XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oikunera igarotzea

Gure erantzukizunak argi daude.

Orain gure ustea Kristorengan dago, Berak bere itzez argitu gaituelarik eta igandeko Eukaristia onetako bere presentziaren indarra ere ematen digularik.

Jainko-erriaren otoitza

Jesus piztuaren egun onetan bizitu dezagun gure fedea eta altxa ditzagun Berarengana gure eskariak.

Gure bearrek gizon-emakume guztien alde eskatzera eraman gaitzatela.

- Jainko-erri guztiaren alde: maitasun lokarriz bildurik dauden eta beren fedearen testigantzan kementsu diren komunitateen ezaugarria munduari eskain dakion, eska dezaiogun Jaunari.

- Elizako artzaien alde: beartsuekin elkartuak senti daitezen, erreinuaren etorreraren ezaugarri bezala, eska dezaiogun Jaunari.

- Aginpidea dutenen alde: pake-ondasunaren ziñezko zerbitzariak izan daitezen, eska dezaiogun Jaunari.

- Gaixo, zaar eta elbarrien alde: gizartean eta Elizan oriek aintzakotzat artzen jakin dezagun eta Jainkoaren seme-alaba bezala errespeta ditzagun, eska dezaiogun Jaunari.

- Gure parrokiaren alde: komunitate bizia izan dadin, Jesusen Ebanjelioa gizon-emakumeen artean eta zailtasunen aurrean kementsu aitortzeko, eska dezaiogun Jaunari.

Jauna, ziur gaude, zure Seme piztuaren oroitzapena egitera biltzen geranoi entzuten diguzuna.

Orregatik eskaiñi dizkizugu uste osoz eskari auek.

Jesukristo gure Jaunaren bitartez.